Egun on!

Asteburuko ekintza oraindik fresko badugu ere, bagatoz apirileko ekintzarekin!

Apirilaren 8, 9 eta 10ean, Morgako Meakaur aterpetxera joango gara asteburu pasa!  Aurreko ekintzetan bezala 2008 eta 2011 urte bitartean jaiotako gazteentzat bideratua egongo da.

Apuntatu ahal izateko, Berbaroko bulegora hurbildu beharko zareta (Laubideta 6A), ezin izango da telefonoz edota emailez apuntatu. Ekintza berezia denez, 40€ ordaindu beharko dira (esku-dirutan); eta beste ekintzetan bezala, plazak mugatuak izango dira (50 plaza), beraz, azkar ibili!

ASTEBURU PASA (Morga):

NOIZ?: Apirilak 8-9-10.

ZEIN ORDUTAN?: Apirilaren 8an 19:30tan Madalenako autobus geltokian geldituko gara (Bilborako norazkoan), eta apirilaren 10ean 12:45etan Madalenako autobus geltokian bertan.

NON?: Meakaur (Morga).

Eskerrik asko,