Bagatoz hile honetako proposamenarekin!

Martxoaren 19an, larunbata, Andra Marin elkartuko gara, Napar txokoan taloak eta Landakon jolasak egiteko. Aurreko ekintzetan bezala 2008 eta 2011 urte bitartean jaiotako gazteentzat bideratua egongo da.

Apuntatu ahal izateko, aurretik izen emate fitxa beteta dutenek mezu hau erantzutearekin nahikoa izango da (gaztearen izen-abizenak jarri eta badatorrela esan); aldiz, fitxa bete ez dutenek Berbaroren bulegora hurbildu beharko dira (Laubideta 6c) eta fitxa bete.

TALOAK ETA JOLASAK (Andra Mari):

NOIZ?: Martxoak 19.

ZEIN ORDUTAN?: 17:00 – 19:30 (Andra Marin geratuko gara, eta gero bi taldetan bananduta batzuk lehenengo Napar txokora joango dira eta besteak Landakora, eta gero alderantziz).

NON?: Napar txokoan eta Landakon.