Abenduan ekintza bereziak egingo ditugu Itzartun!

Abenduaren 28an Gasteizko “City Jump”-era joango gara. Aurreko ekintza bezala 2008 eta 2011 urte bitarteetan jaiotako gazteentzat bideratua egongo da.

Apuntatu ahal izateko Berbaroren bulegora (Laubideta kalea, 6C) hurbildu beharko zarete. Ekintza berezi honetarako sarrera bat ordaindu beharko da, 15€-takoa izango dena. Azkar ibili, 50 plaza daude bakarrik eta hurrenkeraren arabera banatuko dira.

CITY JUMP (Gasteiz):

NOIZ?: Abenduak 28

ZEIN ORDUTAN?: 16:00-21:00 (Madalenako autobus geltokian geratuko gara, eta itzulera ere bertan izango da)

NON?: Gasteizen.