Zapatu gauen egin genuen Labur Esanda lehiaketan aurkeztutako film laburren emanaldia eta sari banaketa, San Agustin kulturgunean.

Parte hartzaileek barikuan 16:00etan jaso zituzten filmak egiteko baldintzak: bideoaren gaia “gezurra” izan behar zen, eta sartu beharreko objektua “aloe vera” eta esaldia “inurriarentzat ihintza uholde”. Baldintza hauekin, 24 ordu izan zituzten bideo laburrak grabatu, editatu eta entregatzeko.

Iazko edizioarekin alderatuta parte hartzea baxuagoa izan arren, giro onean igaro genuen emanaldia eta sari banaketa, eta jende ugari gerturatu zen San Agustinera film laburrak ikustera. Epaimahai lanetan Arantza Arrazola, Ander Sagardoy eta Miren Erdoiza izan genituen, eta talde hauek saritu zituzten: finalista saria Purpur taldeak “desinstalatu” bideoarekin eta Tarkovskyren semeak taldeak izen bereko bideoagatik eraman zuten, 100€ talde bakoitzarentzat; eta bigarren edizio honetako talde garailea, 300€ko saria eraman zuena, Zaharraz harro izan zen, “G A” film laburragatik.

Berbaro Elkartetik eskerrak eman gura dizkiegu parte hartzaile guztiei eta bigarren edizio hau aurrera eramateko laguntza eman diguten guztiei. Datorren urtean ere euskarazko ikus-entzunezkoen sorkuntza sustatzeko lehiaketa honekin jarraituko dugu.

Hemen saridunen argazkiak:

Eta hemen daude ikusgai aurkeztutako film labur guztiak: