Euskal hiztunok ahalduntzeko tailerra antolatu dugu Berbaro Elkartetik. Ekainaren 26an izango da, zapatuan, eta Berbagunean elkartuko gara. Tailerraren helburua euskal hiztunok ekinbide indibidualetik euskarazko espazioak zabaltzeko ditugun aukerak identifikatzea eta egunerokotasunean ahalduntzeko irtenbide berriak irudikatzea da.

Saioa 09:00etatik 14:00ak artekoa izango da, tartean atseden batekin. Tailerrak ariketa teoriko eta praktikoak izango ditu, eta hausnarketa kolektiboa egingo dugu, talde txiki eta handietan, metodologia parte-hartzaileen bidez. Saioaren dinamizazioa Emun aholkularitzako Ainhoa Lasak egingo du, horrelako tailerrak ematen urteetako esperientzia duenak.

Tailerrean 20 lagunentzako lekua egongo da, eta bertan parte hartzeko izena eman beharko da aldez aurretik esteka honetan: www.labur.eus/e26tailerra

20 euroko prezioa izango du tailerrak, eta Berbaroko bazkideek prezio erdian izango dute bertaratzeko aukera.

Hemen kartela: