Urteroko ohiturari jarraituz, 2020 hau ere Urteko Azken Bertso Saioarekin agurtuko dugu, betiko legez, abenduaren 30ean.

Covid-19ak markatutako urtea izan da hau, eta horren eraginez urteroko zita hau ere moldatu egin behar izan dugu. Plateruena Kafe Antzokiko aforoa murriztu denez, aurten bi saio egingo ditugu, 17:00etan eta 19:00etan.

Inoiz baino arinago agortu zaizkigu aurten sarrerak, salgai ipini eta 24 ordu pasatan saldu ditugu denak, jendea bertso-gosez dagoen seinale.

Plateruenan elkartuko gara 30ean!

Hemen kartela: