Zeuretzat da. Hartu, irakurri eta konpartitu!’ oharrarekin hainbat liburu ale banatzen gabiltza Durangon; parkeetan, trenean, Plateruenan…

Ekimenaren helburua, euskarazko literatura sustatzea eta plazaratzea, eta irakurzaletasuna bultzatzea dira.

Abenduaren 16an hasi eta 20ra bitartean topatu ahal izango dira liburuok.

Era berean, euskarazko liburuak irakurri eta partekatzera animatu gura ditugu irakurleak. Ukitu, zabaldu, liluratu…