Martxan dagoen HIRUKOA lehiaketaren azken astean gauden honetan, beste lehiaketa batekin gatoz: HIRUKOA gala!

Berdin dio HIRUKOA lehiaketan parte hartu duzun ala ez, gala honetan zerotik hasiko gara eta ordu eta erdiko lehiaketa fisikoa izango da, azaroaren 28an Plateruenan egingo duguna, 20:30etik 22:00etara. Mota desberdinetako galdera erantzun bahrko dira, sakeleko telefonoa erabili barik. Galako hirukote irabazleak Errigorako otzara bat jasoko du.

Bertan parte hartzeko, hirukote bat sortu eta hurrengo loturan izena eman behar da: https://labur.eus/tRV4f

Izena emateko azken eguna azaroaren 26a izango da, beraz, ez despistatu!

Animatu zaitezte, hirukotea sortu eta bota zuen hirukoak!