HIRUKOA lehiaketako lehen asteko galdetegia 25 hirukotek bete dute, beraz, lehia bizia izango dugu hurrengo bi asteetan ere. Bigarren aste honetako galdetegia betetzen hasi zaitezkete, beti bezala, Intxaurre, Anttonio’s, Plateruena edo Ibaizabal Ikastolan dauden kutxetan edo hurrengo loturan:

https://labur.eus/hdwUi

Lehen asteko emaitzak jasota, horrela doa HIRUKOA lehiaketako rankinga:

Galderen erantzunak eta zelan puntuatu diren jakiteko, hemen duzue galdetegia erantzunda:

HIRUKOA – 1.asteko erantzunak

Animo bigarren astearekin eta zorte on! Gogoratu, hauek lehen asteko puntuazioak dira, oraindik bi aste gehiago falta dira eta ezer ez dago erabakita! Hiru asteren buruan puntuazio altuena duen hirukoteak Errigorako otzara eder bat jasoko du 😉