“Domekäero” egitasmoa aurkeztu genuen atzo Durangoko udala eta Plateruena Kafe Antzokiko lagunekin batera. Martxotik ekainera, domekero, 6 eta 14 urte bitarteko ume eta gaztetxoi zuzendutako aisialdi eskaintza euskalduna izango da Durangon. Landako gunetik gertu dauden Elkartegia eta Plateruena Kafe Antzokia aisialdi eremu bihurtuko dira domeka arratsaldeetan. Ekimen honetan parte hartu ahal izateko izena eman beharko da aurrez. Hain zuzen ere, Durangoko Udalak pinondo etxean duen gazte informazio bulegoan egin beharko da izen-ematea. Martxoko ekintzetan izena emateko martxoaren 2tik martxoaren 7ra arteko epea dago.

Adin tarte zabalago batentzako ekintza bereziak ere izango dira Plateruenan. Horietan izena emateko modua eta bidea “domekäero”n izena emateko berdina da; hau da, Durangoko Udalak pinondo etxean duen gazte informazio bulegoan.

Ekintzen inguruko informazio guztia: Kartela eta eskuorria