Saguganbara haurrek eta familiek euskal literaturaz eta euskal kulturaz gozatzeko gunea da. Euskarazko haur eta gazte sorkuntza ezagutarazteko aurkezpenak, ipuin kontaketak, dantza saioak eta tailerrak antolatzen ditugu.

Gure helburua transmisioan eragitea da, lehen urteetan literaturara hurbiltzen denak, zaletasunean harrapatuta geratzeko aukerak dituelako. Haurra eta haurrentzako sorkuntza komunitatearen erdigunean jartzen dugu, behar eta merezi duen garrantzia emanez, aurkezpen ikuskizunak beraientzako espresuki sortuz.

Arlo anitzetako sortzaileen eta adin ezberdinetako bisitarien arteko topagunea da Saguganbara; idazleak, ilustratzaileak, abeslariak, dantzariak, ipuin kontalariak, umeak, familiak, lagunak, amama-aititak…

Aurten ere hainbat sortzaile izango ditugu gurean. Hona hemen egitaraua:

EGITARAUA

Abenduak 6, asteazkena
• Areto handia
11:30-11:00 Klarisa. Ume desagertuaren kasua.
12:30-13:00 Ume jakinguratsuen esperimentu liburua.
18:00-18:30 Mokotxiki.
• Areto txikia
10:30-11:30 Kantu jolas tailerra
16:00-17:00 Liburu baby kluba.
17:00-18:00 Liburu bat, mundu bat.

Abenduak 7, osteguna
• Areto handia
10:30-12:00 Ikasle eguna.
12:30-14:00 Ikasle eguna.
16:00-16:30 Plaza irrintzika.
• Areto txikia
15:00-16:00 Erne eta bare.
17:00-19:30 Kako-makotan.

Abenduak 8, ostirala
• Areto handia
10:30-11:00 Ni neu galtzeta.
11:30-12:00 Arraroa.
12:30-13:00 Banilo!
16:30-17:00 Lili
17:30-18:00 Jira eta bueltan. Betiko 50 kanta eta jolas.
18:30-19:00 Sorgina txirulina.

• Areto txikia
13:00-14:00 Olgeta tailerra.

Abenduak 9, larunbata
• Areto handia
11:00-11:30 Errekak oiloari.
12:00-12:30 Haizeak hitz, hitzak haize.
13:00-13:30 Ene kantak.
15:30-16:00 Udazkenerako jolasak.
18:00-18:30 Oilar txikia
19:00-19:30 1,2,3… hemen da Miru!
• Areto txikia.
17:00-18:00 Elkar jolasak.

Abenduak 10, domeka
• Areto handia.
11:00-11:30 Kontukontari.
12:00-12:30 Irudipuinak.
13:00-13:30 Pio Martzianoa.
13:30-14:00 Tontolapiko.