Aurten, Zilar Astea barik, Zilar Egunak antolatu dituzte Plateruenean, Joxe Azurmendiren obra ardatz hartuta. Euskal idazle, filosofo, saiakera egile eta poetak ekarpen ugari egin dizkio politikari, hizkuntzaren filosofiari, euskal literaturari nahiz filosofiari, eta haren ibilbidea izango dute aztergai Plateruenean.

Apirilaren 2an, 19:00etan, “Aginako zero bat” ikuskizuna eskainiko dute Gaizka Amondarainek, Manex Agirrek, Jon Aranburuk eta Marco Moronik. Hona hemen aurrerapentxo bat:

Apirilaren 5ean, 19:00etan, Aitzol Loiola ikerlariak “Joxe Azurmendiren dimentsio kooperatiboa” izango du berbagai.

Azkenik, apirilaren 6an, Haritz Azurmendik “Nazioa. herria. Konstante bat Joxe Azurmendiren obran” hitzaldia eskainiko du 19:00etan.