Aurten ere, martxan da Errigora egitasmoa. Azaroaren 8ra bitartean, Nafarroa hegoaldeko kalitatezko produktuez osatutako saskia eskatu dezakezu, 50 euroren truke. Aurten, bi saski daude aukeran: beltza eta zuria. Guztira, 20 ekoizle eta inoiz baino produktu eskaintza zabalagoarekin.

Zeren zain zaude? Durangon, honako leku hauetan eska dezakezu:

  • Abarrak euskaltegia
  • Plateruena kafa antzokia
  • Ibaizabal ikastola
  • Kurutziaga ikastola

errigora-500