2014an 25. Haur Literatura Aretoa izango dugu durangaldeko ikastetxeetan. Azaroaren 14an hasi eta abenduaren 23ra arte irakurzaletasuna zabaltzen ibiliko gara inguruetan. 2-12 urte bitarteko durangaldeko ikasle gehienek parte hartuko dute aurten ere proiektuan.

Hauek izango dira datak:

  • Azaroaren 14tik 21era: ZORNOTZA. Karmengo Ama ikastetxea, Andra Mari Ikastola, Larrea eskola eta El Carmelo ikastetxeek parte hartuko dute.
  • Azaroaren 24tik abenduaren 1era: BERRIZ. Berrizko eskolako HH 3tik LH 6.mailara bitarteko ikasle guztiek parte hartuko dute.
  • Abenduaren 1etik 5era: ELORRIO eta ZALDIBAR. Zaldibarko eskolak eta Elorrioko Txintxirri Ikastolak, Maria Bitarteko ikastetxeak, Elorrioko Herri Eskolak eta Lourdesko Ama ikastetxeek parte hartuko dute.
  • Abenduaren 5etik 8ra: SAGUGANBARA gunea antolatuko dugu Durangoko Azokan.
  • Abenduaren 10etik 23ra: DURANGO. Landako eskola, Zabalarra eskola, Jesuitak ikastetxea, San Antonio-Santa Rita ikastetxea, Kurutziaga Ikastola eta Nevers ikastetxeek parte hartuko dute. Guztira 2.700 ikasle inguruk parte hartuko du Durangoko edizioan.

Aurten ere, beti bezala, ekintzez beteta dator gure HLA eta adin guztietara moldatutako eskaintza zabala dugu prest. Hemen duzue informazio gehiago.

Etiketak: