1993ko udazkeneko egun euritsu bat zen.

Berbarok gazte arloan “zerbait”  egin nahi zuela eta, zehazki zer topatuko nuen jakin gabe hurbildu nintzen nire zitara.

Laukote bat batu ginen eta Berbarok gazte arloan egin edo eskaini zezakeenari forma ematen saiatu ginen.

Helburua argi zegoen: aisialdia euskaraz disfrutatu.

 

Egoitz-Arteaga2

 

Berbaroren begiradapean pausu txiki baina seguruz, taldea eta ekintzak gehitzen joan ginen.

Laukotea ia berrogei laguneko koadrilla bilakatu zen: Guezan Ba!

Guretzako antolatzen genituen irteerak, tailerrak, ikastaroak, udalekuak… elkartez kanpoko gazteei eskaintzen hasi ginen.

Durangon eta Durangaldean ezagun egin ginen euskarazko aisialdiari lotuta. Bejondeigula!

Giltzarria sinplea zen: guk planteatu, guk erabaki, guk gauzatu, guk disfrutatu eta guk disfrutarazi.

Atzera begiratzen dudan bakoitzean, intentsitatez  bizitako egunak datozkit burura, momentu ahaztezin ugari eta benetako lagunak.

Eragin genuen.

 

Eskerrik asko Olga, Gotzone, Aitor eta Gorka. Plazer bat izan da!

 

Egoitz Arteaga