Eztabaidak eta haserreak.
Erabakiak eta zalantzak.
Kea dago gela osoan.
Kea buruetan.
Sua bihotzetan.

Umeak ikusten ditut belauniko.
Inongo jainkorik gurtu gabe.
Margoak dituzte esku artean,
Eta lasai asko zikintzen dute.

Hamazazpi telefono dei
Eta berrogeita sei email.
Lantoki txiki bat,
Urte askotako urratsez.
Begirada zorrotzak,
Jakintsuak,
Lan asko ikusi duten begiak.
Kafe bat.

Uda, beroa, sargori.
Ume pila korrika.
Eztabaidak eta haserreak.
Erabakiak eta zalantzak.
Bainujantziak eta afariak.
Argazkiak eta dantzak.

Berriro pantailara ekarri dut begirada.
Eta berriro irakurri dut:
“Berbarok 25 urte”.

Besterik ez,

Zorionak.

Eneko Sagardoy