Aldaketekin dator aurten Laburbira. Bi egunetan banatuko dugu emanaldia eta Durangaldekoei emango diegu tarte bat. Gerediagak antolatutako Durangaldea bizi lehiaketako irabazleari eta Bideografik ekoiztetxearen Slackline:grabitateari erronka dokumentalari.

2012ko LABURBIRAk 30 emanaldi eskainiko ditu herriz herri, martxoaren 1etik apirilaren 2ra bitartean. Gehienak Euskal Herriko herri eta hirietan izango dira, baina Madril, Londres eta Parisen ere izango dira proiekzioak.

Durangon, Plateruenan izango dira saioak:

Martxoaren 15ean, ostegunean, 19:00etan:
Hemen nago
Izena duena
Urrezko eraztuna
Aberria eta
Ohe azpiko zera.

Gonbidatua: David Zabala. Ohe azpiko zera ikusentzunezkoaren zuzendaria.

Martxoaren 18an, igandean, 19:00etan:
Zeinek gehiago iraun
Kantuka revolta permanent
Instalacion
Aisialdirako aukerak (“Durangaldea bizi 2012” lehiaketako irabazlea) eta Slackline: grabitateari erronka (Bideografik ekoiztetxearen lana)

Gonbidatua: David Maeztu (Bideografik)

Etiketak: