Asteazkenean, arratsaldeko 7etan, Berrizko Ganekoetxe pareko bolatokian bolo-txapelketa izango da, Berrizko AEK-k antolatuta. Ekitaldia lehiaketak ez ezik, lehiaketaren ondoko luntxak ere osatuko du.

Bertaratutakoen artean taldeak egin eta txapelketaren epailea izendatu ondoren, bolo-txapelketari ekingo diote parte hartzaileek. Parte hartzaile bakoitzak botaldi bi egin ahal izango ditu eta helburua zutik dauden “txirloak” lurreratzea izango da. Azkenean, puntu guztiak batu eta puntu gehien lortu dituen taldeak luntxa doan izango du, gainontzeko partaide guztiek euren lepo hartuko baitute luntxaren ordainketa.

Bolo-txapelketaren antolatzaileek txapelketa honetan edozein euskara-ikaslek, berbalagunek edo euskaltzalek parte har dezakeela adierazi digute, parte-hartzea zabala izan dadin nahi dute eta.