Kantu-jolas ikastaroa

Badira urteak Berbaro Elkarteak euskararen suspertze-lanetan diharduela; batez ere, euskararen erabileran lan eginez eta horretarako espazioak eta baliabideak sortuz. Gazte arloaren barruan, garrantzi handia du hezkuntza ez-formalak eta horren barruan lantzen diren ekintza eta baliabideek. Besteak beste, kantu-jolasek. Urteak aurrera joan ahala, eta gizartea aldatzen doan bitartean, kantu-jolasak ere moldatzen, aldatzen, sortzen… joan dira, balioak transmititzea ardatz hartuta: berdintasuna, hezkidetza, talde-lana, hizkuntza…

Horregatik, ezinbestekoa iruditzen zaigu gurasoek eta hezitzaileek kantu-jolasen inguruko ezagutza handitzea eta umeekin landuko dituzten abestiek eskaini diezaieketena ezagutzea; beti ere, balioak transmititzeko helburuarekin.

Hori guztia kontuan hartuta, Berbaro Elkartetik kantu-jolas ikastaroak antolatzeko aukera luzatzen diegu interesa dutenei.

Hemen duzue informazioa:

Kantu-jolas ikastaroa gurasoentzat

Kantu-jolas ikastaroa hezitzaileentzat

“Yo tengo una casita, que es así y así. Que por la chimenea sale el humo, así…” umeekin jolasteko abesti dibertigarria!! Baina…euskaraz? Hemen duzue bideoa!

Argazkia


berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto