Hizkuntza normalkuntza

Euskara zerbitzuak

Gaur egun, Durangoko Udaleko eta Durangaldeko Amankomunazgoko euskara zerbitzuetan dihardu Berbaro Elkarteak, eta Plan Estrategikoa eta Erabilera Plana kudeatzen laguntzen du. Plan Estrategikoaren barruan hainbat egitasmo garatzen dira gizarteari begira. Erabilera Planean, aldiz, toki-erakundeetako langileak dira ekintzen hartzaileak. Berbaroren lana da inplikatuta dauden sail guztiak aktibatzea eta langileak modu pertsonalizatuan edota taldeka trebatzea.

Plan Estrategikoan honako esparru hauek lantzen dira batik bat:

  • Familia bidezko transmisioa
  • Irakaskuntza
  • Euskalduntze eta alfabetatzea
  • Arlo sozio-ekonomikoa
  • Aisia eta kirola
  • Kulturgintza
  • Hedabideak
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak
  • Sentsibilizazioa eta motibazioa

Euskara Planean honako jarduera hauek egiten dira:

  • Dinamizatu
  • Langileak motibatu
  • Langileak trebatu euskaraz lan egiteko
  • Trebakuntza: saioak prestatu eta egin
  • Udalaren paisaia linguistikoa euskaldundu
  • Euskaraz lan egiteko baliabideak eta tresnak eman