Eskolaz kanpoko ekintzak

Ikastetxeetako eskola orduetatik aparte, hainbat denbora ematen dute ume eta gazteek aisialdian; goizetan, eskolara sartu aurretik, eguerdietan, arratsaldeetan. Tarte libre horietan ere aisialdiko eskaintza proposatzen dugu; euskeraren erabilera sustatu eta aisialdi hezitzailea izatea helburu duena.
Helburuak:
– Adin txikikoen artean euskararen erabilera hedatu; euskara egunerokotasunean integratu eta era naturalean erabili.
– Umearen trebetasun ahalmenak garatu.
– Sormen eta irudimen jarrerak bultzatu.
– Ondo pasatu eta eguneroko elkarbizitzan lagunartekotasuna eta elkartasuna indartu eta errespetuzko harremanak ahalbidetu.

TAILERRAK:
– 3-12 urte bitarteko umeei zuzendutakoak
– Eskaintza:

  1. EGUERDITAN ARTISTA edo ARRATSALDETAN ARTISTA: eskulanak, jolasak sortu eta jolastu, pintura teknikak, artista famatuak eta beraien obrak ezagutu eta transformatu, marraztu, birziklapena landu eta sormena martxan jartzea da saioen helburua.
  2. TAILER LABURRAK (4 saioko tailer laburrak): sukaldaritza, bitxigintza, birziklapena, moda diseinua…

MUGI-MUGI:
– 3-8 urte bitarteko umeei zuzenduta
– Dantza, abesti eta jolasen bitartez, sormena, gorputz-adierazpena, irudimena eta motrizitatea lantzea da saio hauen helburua.

KIROLGETAN:
– 3-8 urte bitarteko umeei zuzenduta
– Kirol eta jolas ezberdinen bitartez, haurren arteko harremanak euskaraz izatea bermatzen dugu saioetan.

JOLAS KOOPERATIBOAK:
– LH eta DBHko ikasleei zuzenduta
– Jolas kooperatiboa ez da jolas mota bat, jolasteko modua baizik. Jolas honen bidez, talde lana bultzaten da eta guztien parte hartzea ezinbestekoa eta aberasgarria da. Inor ez da baztertuta sentitzen, ez da jokotik kanpo geldituko eta denak aktibo sentituko dira jolasean dauden bitartean. Jolas hauetan garrantzitsuena jolastea da, parte hartzea, komunikazioa, laguntasuna, talde lana, bizikidetza eta talde izaera.

ZAINTZAK:
– 3-12 urte bitarteko umeei zuzenduta
– Goizeko 8etatik 9etara

ERREFORTZUAK:
– 3-16 urte bitarteko ume eta gazteei zuzendutako saioak
– Ikastetxeko irakaskuntzaren osagarri izatea eta aberastea; ikastetxeko materiala, edukia eta metologiarekin lotura estua izatea. Ikasleei, etxeko lanak ulertu, egiteko laguntza ematea eta ikastetxeko edukien ikaskuntza ziurtatzea.
– Aukerak: orokorra (etxeko lanak), euskera eta ingelera

KATALOGO OSOA
ESKOLAZ KANPOKO ESKAINTZA irudia


berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto