Olgetan ludoteka

ludoteka

Herrietan martxan jartzen diren ludotekek gero eta arrakasta handiagoa dute; jolasek garrantzi handia hartu dutelako umeen garapenean, besteak beste. Ludotekak funtzio hezigarria duten guneak dira, eta umeari jolasteko aukera emateaz gain, beste ume batzuekin harremana izateko aukera ere ematen dio.  Ludoteken funtzio nagusia umeek jolas egiteko duten eskubidea bermatzea da.

  • Horregatik, Berbaro elkarteak Plateruena kafe antzokian ludoteka sortu zuen 2005. urtean, eta horretan jarraitzen dugu gaur egun ere. Azken urteetako parte-hartzea ikusita, umeen beharrizanak ezagutzeko aukera izan dugu eta ludoteka horretara moldatzen joan gara.
  • Hori dela eta, proiektu honetan ume eta gazteei euskarazko eta kalitatezko aisialdia eskaintzeko aukera ematen zaie, aisialdiko ekintzak hizkuntza erabileraren baliabide funtsezkotzat hartzen ditugu-eta.


Would you like to share your thoughts?

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Utzi erantzuna