Baso sorgindua umeentzako antzerkia

berriak — By on azaroa 26, 2010 at 8:50

Igandean, arratsaldeko 17:30ean, Plateruena Kafe Antzokian, Baso Sorgindua umeentzako antzerkia, Olgetan ludotekako, Durangoko eta inguruko ume guztientzat. Patata Tropikala antzerki taldeak, Olgetan egitasamoaren asteburuko ekintzen egitarauaren barruan, Baso Sorgindua antzerki saioa ekarriko digu asteburuan Durangora. Baso Sorginduak bidaia magiko batean murgiltzeko aukera eskaintzen du. Bidaiaren ideia, bizitzaren metafora da. Pertsonaia ezberdinekin topo egiterakoan, eragozpen ezberdinak aurkitzen ditugu, beraz, istorioaren garapena jarraitzean dena barneratzen dugu. Baso Sorgindua, haurrei zuzendutako antzezlana da. 2004an idatzitako “La Buena Suerte” liburuaren egokitzapena da, hain zuzen ere.

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto