Laburbira

berriak — By on martxoa 30, 2011 at 7:25

LABURBIRAren zortzigarren edizioak 27 emanaldi eskainiko ditu: 26 Euskal Herriko herri eta hirietan izango dira, eta bestea Londresen, bertako Euskal Etxea edo Basque Society delakoaren eskutik.

Durangon, Plateruenan izango da emanaldia, apirilaren 7an, iluntzeko 20:00etan.

Emanaldi bakoitzean bederatzi ikus-entzunezko eskainiko dira, 2009 eta 2010ean ekoitzitakoak. Aurreko edizioetan bezala, honetan ere ahalegina egin da ibilbide luzeko egileak eta egile berriak kontuan hartzeko. Hala, Asier Altuna eta Angel Aldarondo bezalako zuzendari ezagunen lanak ikusi ahal izango dira, baina baita oraindik hain ezagunak ez diren Kepa Errasti, Jon Artola, Saio Aizpurua “Txintetilla”, Aitor Artola, Irune Gurtubai eta Ibai Vigil-Escalera, zuzendarienak ere.

Jatorrizko albistea: topagunea.org

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto