Hile honetako Kantulagun saioa kalean egingo dugu. Bihar eguerdiko 13:30ean Santa Anako plazan hasita Durangoko kaleetan zehar arituko gara kantari.
Normalean hileko azken ostegun iluntzetan batzen gara kantulagunok Plateruena kafe Antzokian iluntzeko 20:00etan. Iaz saio bakarra egin genuen Plateruenatik kanpo eta zapatu eguerdian, baina ikasturte honetan baten baino gehiagotan irtengo gara kalera.
Eman izena, hartu zure kantutegia eta erdu kantura!

Etiketak: