Hurrengo zita bertan dugu, ostegunean, hilaren 22an, iluntzeko 20:00etan Plateruenean elkartuko gara kantulagunok. Urteko azken kantaldia izango da aste honetakoa. Pasaden hilean Durangon zehar ibili eta gero, oraingoan buelta egingo dugu Platerueneko epelera. Duela bi hilabete izandako arrakasta ikusita, oraingoan ere Ariane Unamuno fadeo kantaria gonbidatu dugu gurekin kantura.
Erdu kantura!

Kantulaguna hasi aurretik, Durangaldeko ume eta gazteen artean urtero egiten dugun Hi, artista, hi! lehiaketako sari banaketa egingo dugu Plateruenan bertan arratsaldeko 18:00etan hasita “Gurean” proiektuko ume eta gazteek aurkeztuta, “Txoborro” magoaren ikuskizunarekin eta txokolate bero eta gailetekin girotuta. Zatoz 20.00ak aurretik eta ikusi ume eta gazteek egindako lanak.

Etiketak: