Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen duen Kameratoia Euskal Herriko ikus-entzunezkoen Rallyaren 7.edizioan parte hartzeko izen emate epea zabalik dago! Aurten aurreratu egin da Kameratoiaren edizioa.
Parte hartzeko baldintzak eta izen ematea www.kameratoia.com web orrian.

Parte hartzeko baldintzak
OINARRIAK

Euskal Herriko gazte euskaldunek parte hartu ahal izango dute.
Parte-hartzaileak 18 eta 35 urte bitarteko gazteak izango dira.
Rallya, gutxienez 3 eta gehienez 8 minutuko ikus-entzunezko lana sortzean datza.
Gaia eta ezaugarriak zeintzuk izango diren uztailaren 9an adieraziko da.
Hizkuntzaren presentzia ezinbestekoa da, ahozkoa edo idatzizkoa euskara hutsean.
Ikus-entzunezkoetan gutxienez herri bakoitzeko ezaugarri bana islatu beharko da lehiaketa egunean grabatuta (Urduliz, Lemoiz eta Sopelana).
Gazteek lana hasteko beharrezko duten ekipoa ekarri beharko dute, antolakuntzak egokitutako espazioan mahai eta aulkiak besterik ez da egongo. Topagunea ez da ekipoen galera edo ezbeharren erantzule egingo.
Ikus-entzunezko lanak AVI formatuan DV PAL-en entregatu beharko dira uztailaren 14an eguerdiko 12:00ak baino lehen, eskuz edo mezulari bidez Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Abadiñon duen egoitzan, DVD batean.
Kameratoian ekoitzitako lan guztiak Creative Commons AITORTU-PARTEKATU lizentziapean zabalduko dira. Horren arabera, egileek baimena ematen dute euren lana edozeinek ikusi, erakutsi edota berrerabiltzeko, beti ere egiletza aitortuz eta eratorritako lanak baldintza berdinetan partekatuz. Informazio gehiagorako, ikus: http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eu.
Antolakuntzak, beharrezko jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea du.
Arazo edo zalantzarik egonez gero antolakuntzak erabakitzeko ahalmena izango du.

SARIAK:

1.500 eurokoa
1.200 eurokoa
900 eurokoa

* Antolakuntzak hala erabakiz gero, sariak hutsik gera daitezke

IZEN EMATEA

Lehiaketan izena emateko azken eguna ekainaren 24a izango da. Parte-hartzaileek bidali beharreko datuak hauek dira:
Izen-abizenak, jaiotze data, telefonoa eta e-posta, helbide osoa, NAN-aren irudia
Izena emateko webgune honetan bertan dagoen fitxa bete behar da.

SARIKETA ETA EPAIMAHAIA

Epaimahaia artea eta kultura munduko profesionalek eta ordezkariek osatuko dute.
Sarituak zeintzuk izan diren egunean bertan jakinaraziko da, lanen proiekzioaren ondoren egongo den sari banaketa ekitaldian.

Etiketak: