Jolasaren txokoa antolatu dugu datozen hilabeteetarako. Aisialdi hezitzailea euskaraz gozatzeko, 3-10 urte bitarteko haurrei eta hauen familiei baliabide eta aukerak eskaintzea da txokoaren helburu nagusia.

Horretarako 3 tailer antolatu ditugu Plateruena kafe antzokian:

  • Otsailaren 1ean, mahai jolas tailerra
  • Otsailaren 22an, mozorro tailerra.
  • Martxoaren 22an, kantu jolas tailerra.

Laster izango duzue informazio gehiago.

Gero arte!