Itzartuko aisialdi-taldea Euskararen Ginkanaren 5. edizioan parte hartzen ari da. Herritarren artean hizkuntzekiko sentiberatasuna zabaltzea eta euskararen erabilera sustatzea da lehiaketa horren helburua, hizkuntza-ekologia oinarri hartuta.

Guztira, internet bidezko 6 proba egingo dituzte, eta lau talde onenen artean egonez gero, finalera pasako dira: 3.000 euroko saria dago jokoan, euskara bultzatzeko proiektu bat burutzeko. Finala urtarrilaren 28an izango da, Donostian.

Dagoeneko, bost proba egin dituzte, eta puntuazio ezin hobea lortu dute. Hona hemen azken probarako sortutako bideoa:

 

BIBA ZUEK!