Garabidek eta Huhezik antolaturiko Hizkuntzen Berreskurapenerako Aditu tituludun maisutzako kideak bisitan

berriak — By on ekaina 20, 2011 at 7:00

Berbaro, Plateruena eta Anboto ezagutzeko bisita egin dute Hego Amerikako herri indigenetako hainbat kidek. Hizkuntzen Berreskurapenerako Aditu doktoretza ikasten dabiltza Huhezin, eta Euskal Herriko esperientzia ezagutzeko bisiten artean, gurean ere izan dira.

Bariku goiza Durango eta Iurretan pasatu dute bisitariek. Mexiko, Ekuador, Kolonbia, Guatemala, Bolibia eta Wallmapuko (nazio maputxea) ikasleak dira, eta Hizkuntzen Berreskupenerako Aditu doktoretza ikasten dabiltza. Berbaro, Plateruena eta Anboto proiektuak bertatik bertara ezagutzeko aukera eduki dute.

Huhezi eta Garabide elkarteak sortu dute Hizkuntzen Berreskupenererako Aditu titulua lortzeko maisutza. Ikasleetako batzuk arinago Garabide elkartearen bidez egindako truke programetan parte hartu dute. Ikasleek maiatzean hasi zuten ikasturtea eta egunotan hizkuntza gutxituen berreskurapenerako arlo desberdinetan garatu daitezkeen ekintzak aztertzen dabiltza, ardatz moduan euskararekin jarraitu dugun ibilbidea hartuta.

YouTube Preview Image

jatorrizko albistea: anboto.org

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto