Badator abenduaren 3a: Euskararen Eguna. Ospatzeko egun bat. Bizitzeko egun bat, zelan ez, egunero euskaraz bizi garenontzat.
Eta ez bakarrik abenduaren 3an eta hurrengo astean, hile osoan eta urte osoan biziko gara gu euskaraz eta, horixe diogu: Euskarak 365 egun.

Aurten ere kanpaina prestatu dugu eta eslogan hori daramaten kartelez josi nahi dugu Durangaldea.
Zuk ere kanpinan parte hartu nahi baduzu, eman izena berbaro@berbaro.com helbidean edo 946201918 telefonoan.

Durangaldeko herri bakoitzerako jendea desberdinez osatutako taldeak osatzea nahi dugu eta Durango bost zonaldetan banatu dugu.
1. zonaldea: Alde zaharra.
2. zonaldea: Aramotz auzunea, San Roke, Askatasun etorbidea eta San Agustin.
3. zonaldea: Tabira eta Intxaurrondo ingurua.
4. zonaldea. San Ignazio auzunea, Astepe auzunea, Fray Juan Zumarraga kalea, Plateruen plaza.
5. zonaldea: Landako (Muruetatorre, Ibaizabal, Txibitena auzuneak) Kurutziaga kalea eta Montevideo etorbidea.

Ospatu ditzagun euskararen 365 egunak!