eta hau zergatik ez EUSKARAZ?

berriak, deigarriak — By on maiatza 28, 2015 at 11:10

Euskaltzaleen Topaguneak eta 13 euskaltzaleen elkartek martxan jarritako kanpaina da eta hau, zergatik ez euskaraz? 2015eko maiatzaren 20tik ekainaren 20ra Euskal Herriko 13 herritan komertzio, erakunde eta eragile ezberdinen errotulazio eta komunikazioak euskaratzeko eskaria egingo dugu euskaltzaleok.

Azken hamarkadatan urrats ugari eman badira ere, oraindik paisaia linguistikoan euskarak nahi baino askoz ere presentzia eskasagoa dauka. Asko dira gaur egun, oraindik orain, erdaretan soilik errotulatzen duten komertzio, taberna, elkarte edo erakunde publikoak. Euskaldunok herritar eta kontsumitzaile modura ditugun eskubideak urratzen jarraitzen den artean, euskaltzaleok badugu eginkizunik eta eragile izan gaitezkeela guztiz sinistuta gaude.

Berbarok ere kanpaina honekin bat egin du eta ezinbestekoa da euskaltzale denon laguntza. Pegatinak Berbaron dauzkagu. Etorri eta hartu zureak. Kaleak euskaldunduko ditugu!

eta-hau-zergatik-ez-480

 



Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto