Errigorako olioa eta kontserbak eskatzeko aukera dago martxoaren 14ra arte

berriak, deigarriak — By on martxoa 1, 2017 at 15:28

‘Uztaberria’ izenarekin, Errigorak gaur hasi du oliba-olioa eta kontserba-loteak eskatzeko kanpaina. Aurten prozedura berria jarri dute martxan: eskaera guztiak martxoan jasoko dituzte, eta banaketa bi txandatan; olioa apirilean jaso eta ordainduko da, eta kontserbak, berriz, ekainean.

Lotura honetan duzue eskariak egiteko aukera.

Prozedura berriarekin ehunka lagunen esfortzua aldi bakarrean kontzentratzea eta kanpaina sendoaga egitea gura dute. Horrez gain, eskaintza ekologikoa egin ahal izateko, ezinbestekoa dute aurreikuspen zehatzak eta ekoitzpena antolatzeko besteko denbora-tartea izatea.

 

Tags: ,


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto