Durangoko Azokako datak hurbiltzen ari dira eta baditugu hainbat gauza prest egun horietarako. Abenduaren 5ean ikasleen eguna izango da Azokan eta gune guztietatik eskaintza bateratua prestatu dugu. Ikastetxeetatik antolatzen diren irteerak aprobetxatu nahi ditugu, euskal kulturaren plaza haundi hau ezagutzera emateko. Ikasle horientzako bisita ahalik eta aberasgarriena eta erakargarriena bihurtu nahi dugu eta Azoka osatzen duten arlo guztiak jasotzea.
Plateruena: “Zuzeneko kontzertua”
Ahotsenea: “Ahotsenea ezagutuz”
– Azoka TV: “Elkarrizketak Azokatik zuzenean”
Saguganbara: “Egun batez idazle” eta “Egun batez kazetari”
Irudienea: “Bikoizketa tailerrak”
Areto Nagusia: “Irudiak eraikiz”
K@bia: “Popcorn eta Thimble erabiliz zure sormena landu”
Szenatokia: “Antzokiaren barruak”
– Durango Hiria-Turismo bulegoa: “Ondarea dastatzen”
Ekintza bakoitzaren informazioa hemen.

Ikastetxeei bertan izena emateko aukera luzatzen diegu eta saioetakoren baten parte hartzeko interesa duenak, eskaera fitxa bete beharko du.
Hurrengoa da jarraituko dugun prozesua:

  1. Eskaerak egiteko epea: urriaren 16tik 28ra bitartean egongo da irekita.
  2. Eskaerak egiteko bi bide: eskaera fitxa beteta bidaltzea durangokoazokaikasle@gmail.com helbidera. Edo http://www.durangokoazoka.com/ webgunearen bitartez (eskumako goiko aldean dagoen intranetaren bidez, lehenengo erregistratu eta gero eskaera egin).
  3. Eskaera guztiak jaso eta aztertuko ditugu. Ondoren, jasotako eskaera guztientzako lekurik ez badago, zozketa bidez aukeratuko dira parte hartzaileak.
  4. Ikastetxeei konfirmazioa azaroaren 4tik 8ra bitartean emango zaie; parte hartzeko aukera ziurtatzea.
Etiketak: