#365ipuin aurtengo edizioko sariak banatu ditugu

#365IPUIN, berriak, deigarriak — By on abendua 15, 2016 at 10:24

2016ko #365ipuin lehiaketaren edizioko sariak banatu ditugu dagoeneko. Harrera bikaina izan du aurten ere ipuin laburren sariketak. Sorkuntza bikainez, ideia berriz eta planteamentu anitzez betetako lehaketa izan da aurtengoa.

Honakoak izan dira aurtengo irabazleak:

Twitterreko ipuin labur irabazlea:

Iragana ez deusezte aldera gure amonak ez zituen egunak egutegitik ezabatzen. Horregatik, oraindik gure artean dagoela dirudi. –  Ainhoa Urien

Sail honetako epaile lanetan Nagore Txintxurreta aritu zen eta eskuz egindako irudiaren argazki bat daukazue hemen ikusgai

nagore-txintxurreta-500

Eskuz idatzitako ipuin labur irabazlea, adin nagusikoetan:

Handitan, txikitan nintzena izan nahiko nuke: gauza txikienarekin zoriontsua eta koloretako munduaren protagonista.Andrea Basabe

Jon Ander Urkiaga izan zen sail horretako epailea eta testu hau sortu zuen Ainhoaren ipuinetik abiatuta.

jon-anderren-lana500

Eskuz idatzitako ipuin labur irabazlea, adin txikikoetan:

Aireak hegaka ekarritako hazia lurrean ernatu eta goizeko ihintzak busti zuen, ekaitzaren txinparta batek kiskali zuen arteMaider Isasi

Xabi Zabalak aukeratu zuen atal honetako ipuin irabazlea. Ikusentzunezko lan hau sortu zuen Zabalak Isasiren ipuinean oinarrituta.

300 ipuin inguru jaso ditugu 2016ko edizio honetan. Ezin pozago gaude jasotako interes eta babesarekin. Ikusgai daukazue aurkeztutako hainbat ipuinekin egindako bideoa

 



Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto