Urtea amaitzear, tradizioari jarraitzeko bertso saio antolatu dugu Plateruenean abenduaren 30erako . Gaueko 22:00etan hasita eta Igor Elortza eta Unai Iturriagak prestatutako gaiei aurre egiteko, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Julio Soto izango dira aurten oholtza ganetik kantuan izango ditugun bertsolariak.
Sarrerak salgai daude Berbaroko bulegoan eta Plateruena Kafe Antzokian. Berbarotarrentzat 5€ eta gainontzekoentzat 8€.

Aurretako urteetako irudiak ikusteko klikatu