Aurten ere, Udan Olgetan udaleku irekiak antolatuko ditugu 3-10 urte bitarteko umeei zuzendutakoak (2002-2008 urte bitartean jaioak). Ekainaren 25ean hasi eta uztailaren 27ra bitartean hainbat ekintza prestatu ditugu gai ezberdinekin lotutakoak; basoa, fantasia mundua, herria, espazioa eta itsasoa.
Iaz Ibaizabal Ikastolako instalazioetan burutu genituen udaleku hauek baina aurten obrak egingo dituzte bertan eta lekuz aldatuko gara; aurten Durangaldeko Mankomunitateak utzitako Behargintzako lokalak erabiliko ditugu. Leku paregabean daude eta instalazio oso egokiak umeekin jolasean, eskulanetan eta bestelako ekintzetan aritzeko.
Berbaroko bazkideek izena emateko aukera izango dute apirilaren 23ra bitartean eta hortik aurrera, apirilaren 24tik maiatzaren 11ra bitartean izena ematea irekia izango da. Hala ere, maiatzaren 11a baino lehen plazak bukatzen badira, izena ematea itxi egingo da.
Etorri eta udan ere gozatu olgetan euskeraz berbetan!!