Sarrerak salgai Berbaroren bulegoan eta Plateruena Kafe Antzokian. Sarrerak 8€ balio dute. Berbarotarrenzat 5€. Gainera, Berbarotarra bazara, bi sarrera doan lortzeko aukera duzu. Kaleratuko dugun 50. Berbarotarra buletina dela eta, bi sarrera oparituko ditugu zozketa bidez, izena ematen duten bazkideen artean. Eman ba izena abenduaren 22a baino lehen bulegora hurbilduz, telefonoz, zein web gunearen bitartez eta hartu parte zozketan. Abenduaren 30an, Urteko azken bertso saioan elkar ikusiko dugu.