Olgetan ikuskizunekin jarraituz, igande honetan, abenduak 1, Lur Korta ipuin kontalaria izango dugu Plateruena kafe antzokian. Arratsaldeko 17:30etan hasita, 4-7 urte bitartekoentzako ipuin kontaketa saioa eskainiko du.
“Ipuinekin jolasean” saioan ongi pasatzea da helburu nagusia. Hiruzpalau ipuin kontatuko ditu eta lehenengotik aurrera hurbiltzen direnen parte hartzea behar-beharrezkoa izango da. Ipuinez gozatzen dugun bitartean ipuinetako pertsonaiekin jolastu eta barre egiteko aukera izango dugu.
Ipuinekin jolastea baina gauza hobeagorik ez dago!!

Etiketak: