Ostiralean hasi zen Korrika kulturala Aizoainen.

Hurrengo hilabeteetan, Korrikak kultur eskaintza aberatsa eskainiko dio euskal jendarteari, eta denetarik ikusteko aukera izango da: antzerkia, musika, ipuinak, pailazoak, poesia, pintura…
Horren erakusle izan ziren Korrika Kulturalaren aurkezpenera hurbildu ziren zenbait artista eta kultur eragile, eta batzuek euren lanaren lagin bat ere erakutsi dute bertan, besteak beste, Pirritx eta Porrotxek (Ongi etorri Pupu eta Lore), Loli Astoreka, Mikel Losada eta Eduardo Gabiñak (Sekula bai antzezlana) eta Oier Guillan, Idoia Beratarbide eta Iñigo Ortegak (Hura ez da lekua ikuskizuna). Bertan izan dira, halaber, Mikel Martinez (L-KM Larria Kutsakorra Mendebaldekoa antzezlana), Ramon Agirre (Xentimorik gabe antzezlana), Marifeli Etxandia (Hilezinak antzezlana)…

Klikatu eta korrikaren web gunean informazio gehiago. Korrika 17

http://www.youtube.com/watch?v=Si7ha2NgBEU&feature=player_embedded