Laster udalekuetan murgilduko gara buru-belarri Berbaron, baina hori baino lehen, behar bezalako agurra eman nahi
izan diegu ikasturtean zehar martxan egon diren egitasmoei.

Gurean euskara errefortzuetako ume eta gazteek, jolas, tailer eta ekintza ezberdinen bidez, euskaraz gozatzeko aukera
izan dute hilabeteetan zehar. Esperientzia horiek guztiak aldean, joan den astean batu ziren azkenengoz elkarrekin
egindako ibilbidea ospatu eta lagunak agurtzeko.

Itzartu Gazte Taldeko kideek ere pasa den ostiralean ospatu zuten azken festa. Sorginolan egin zuten hitzordua eta
dantza, kantu eta jolas artean eman zioten amaiera ikasturte osoko ibilbideari.

Datorren ikasturterarte!

Itzartu Gazte Taldeko azken festa Sorginolan

Gurean-ekoen agur jaia