Anboto, Berbaro eta Plateruenako lankideak eta zuzendaritzakideak denok batera jardunañdietan. Atzo Julen Arexolaleiba eta Gorka Barruetabeñak Euskara Elkarteen Mugimenduaren hastapenak kontatu zizkiguten han batu ginen 30 pertsonatik gorako taldeari. Arrasate Euskaldun Dezagun eta Berbaroren hasierak hain zuzen ere. Zergatik hasi ziren, nola egin zuten eta nola egin duten aurrera.

Hainbat ideia bota zituen Julenek:
“Preszindiblea, guretzat inpreszindiblea da”
Izatetik egitera, zein egitearekin izatera eta egitetik eta izatetik eragitera.
Beharra, erantzunkizuna eta helburua. Euskaldunok sentitzen duguna eta kontutan izan behar duguna.

Gorkak Berbaroren nondik norakoak kontatu zizkigun etapa desberdinetan banaturik.
Hasierako etapa baten lau azpitalderekin hasi ziren: kultura, sensibilizazioa aisialdia, hedabideak.
Bigarren etapan Eraz, Berbaro taberna, Euskara Zerbitzua eta Aisialdirako ekintzen sorrera eta jarraipena aipatu zituen.
Eta Hirugarrenean Anboto eta Plateruenaren sorrera eta Euskara Zerbitzuaren eta Aisialdi ekintzen jarraipena.

Berbaro sortu zeneko hiru langile eta ehundaka militantetik, 34 langile eta militante gutxiago izatera pasatu da hiru etapa hauetan.

Hurrengo etapak zer ekarriko ote digu?

Etiketak: