Berriak

IKTetako erreminta berritzaileenak euskaraz

20 ekaina, 2011 By 1 Comment

Microsoft Office 2010, Microsoft SharePoint 2010, Microsoft Dynamics CRM 2011 eta CRM Online dira euskaraz eskuragarri ditugun erraminta berriak. Pasa den astean aurkeztu ziren San Telmo Museoan, Berrikuntza Euskaraz izeneko ekitaldian. Eusko Jaurlaritzaren eta Microsoften azken 10 urteotako elkarlanaren emaitza da IKTetako herraminta berritzaileenak euskaraz erabili ahal izatea. Gehiago irakurtzeko hemen.

Etiketak: ,


1 Comment on "IKTetako erreminta berritzaileenak euskaraz"

  1. Ni neu
    20 ekaina, 2011 Erantzun

    Argi dago, zenbat eta baliabide gehiago euskaraz hobeto izango dela. Zabalduta dauden tresnak euskaraz erabiltzeko okasioa bermatzen du eta hori pozgarria da.

    Hala ere, ezin dugu ahaztu software libreak ere euskarazko sistema eragile eta bulego aplikazioak ahalbidetzen dituela aspalditik. Horregatik, Jaurlaritzak iaz aurkeztu zuen “IKT tresna berriak euskaraz, ekoizpena hobetzeko” ekimena eta aurtengoa "Berrikuntza euskaraz", hankamotz jaio direla uste dut, ez dutelako dauden baliabide guztiak plazaratzen. Errealitatea zabalagoa da eta Microsoft-en produktuetatik harantzago doa.


Would you like to share your thoughts?

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Utzi erantzuna