Konturatu orduko, Udaleku ibiltari handiko gazteak bidearen azken zatian sartu dira. Oraindik 3 egun dituzte aurretik Gasteizera ailegatu artean, eta azken egunetan Olazti, Kanpezu eta Maeztutik pasatu dira. Egunotan ekintza ugari egin dituzte: eskalada, errekan bainatu, arku tiroa eta pelukeria tailerra (adi egon hau irakurtzen zabiltzaten gurasook, ez hartu susto handirik argazkiak ikustean!).

Hemen azken egunetako argazkiak: