Aisialdian hainbat proiektu eta egitasmo ditugu ume eta gazteak eukaraz aritzeko. Oraingoan, kirolerako egitasmo honekin ere bat egin dugu elkartetik. Itzarri enpresak, Futbol mundua euskalduntzen hasteko duen egitasmo honetan, eskualdeko Udalen, Merinaldeko Amankomunazgoarekin batera gure parte hartzea ezinbestekoa ikusten genuen.

Futbola, oinarritik euskaraz! egitasmoak, kirol munduan sartzen eta hainbat gauza ikasten lagunduko digu, aurrerantzean horrelako eskaintzak beste kirol batzuetara zabaldu ahal izateko eta Durango eta durangaldeko ume eta gazteek kirola ere euskaraz bizitzeko.

Albistea: anboto.org