Abian da “Futbola oinarritik euskaraz” egitasmoa. Durangoko Mankomunitateak antolatu eta Berbarok laguntzen duen 2. edizioa honetan Durangaldeko 32 futbol entrenatzaile ari dira euskarazko prestakuntza teknikoa jasotzen.

Itzarri Consulting enpresak bideratzen ditu formazio-saioen alderdi teknikoa, teorikoa eta praktikoa. Proiektuaren aurkezpenak, ostera, Berbarok bideratuta egin dira Durango eta Iurretako eskola eta klubekin. Harrera ona izan du eta, eskoletako kirol arduradunek ere jarrera ezin hobea erakutsi dute, izan ere, garrantzitsua deritzote entrenatzaileak teknikoki ondo prestatuta izateari.

Kirol munduan euskararen erabileraren egoeraz kezkatu ipini zen abian egitasmo hau. Helburu nagusia da kirol esparrura euskara eroan eta kirolari gazteenetatik hasita, jarduerak –entrenamenduak eta partiduak- euskaraz izan daitezen bultzatzea. Ekin horretan ezinbesteko da entrenatzaileak inplikatzea. Eta horretan dihardute argazkian ageri diren Durango eta Iurretako 14 entrenatzaileek.

Albistea komunikabideetan:

www.anboto.org
www.durangon.com