Euskalaketa, bakarrizketa lehiaketa. Parte-hartze libreko lehiaketa izango da. Antzezpen formatua ere librea izango da.
Kanporaketa bakoitzean, lehiakideek 2 lan burutu beharko dituzte:
1. Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez 8 minutuz, aurretik prestatutako gai libreko bakarrizketa aurkeztuko du.
2. Guztientzako berdina izango den gai bat garatu beharko dute: «euskalakari» hitza. Bakoitzak 5 minutu izango ditu, gehienez,
lana aurkezteko.
Kanporaketak herrialdeka burutuko dira Martxoak zehar.
Finala Donostian burutuko da Apirilaren 17an

IZENA EMATEKO EPEA: urtarrilaren 20tik otsailaren 28ra arte, korrika17@gmail.com e-postaren bitartez.
Beharrezko datuak: izen-abizenak, parte hartuko dueneko herrialdea, telefonoa eta posta elektronikoa.
EPAIMAHAIA: Bakarrizketarik onena zein izango den erabakitzeko, Antzerkizale Elkarteak kanporaketetarako epaimahaiak izendatuko ditu.

Etiketak: