Uda aurretik utzi behar omen da hurrengo ikasturterako plana prest. Eta horretan dabil Plateruena eguzkia bere gorenean dagoen honetan. Indarberritua hasi gura du uda osteko sasoi bizia. Kultur proiektuaz gain, espazioa bera ere eskainiko digu herritarroi: fabrika, kamerinoa, ganbara eta areto nagusia. Plateruena zabala, anitza, denontzako plaza izan dadin gura dute, sortzeko fabrika izatea, elkarteek eta eragileek erabili ahalko duten espazio librea.

Antolaketa ere berrituta dator, hiru lantalde hasi dira lanean eta horiek ere zabal-zabalik aurkeztu dizkigute, hau da, herritarroi dei egin digute hurreratu eta parte har dezagun. Kultura sustatu, komunikatu, programatu egin behar da, horixe baita lantaldeon zeregina. Arduratsu eta gogotsu ekin diote herria eta ingurua euskal kulturaz, aniztasunaz, berdintasunaz, parte-hartzeaz zipriztindu eta bizi dezagun.

Eguzkia bere gorenean dagoen honetan, indarberrituta dator Plateruena, erdu!

Etiketak: