Kantulagunak Plateruenetik irten eta Durangoko kaleetan zehar arituko gara. Hileko azken ostegunetan lau saio eder egin ondoren, kalera irtetzeko momentua iritsi zaigu. 13:00etan Santa Ana Plazan elkartu ta euskal kanta tradizionalak ahotan kalez kale arituko gara. Zatoz gurekin! Denok zaudete gonbidatuta. Gero kantulagun bazkaria ere izango da Plateruenean.

Etiketak: