Ostegunean, martxoak 1a, iluntzeko 19:30ean, Plateruenan ospatuko dugu urteko Batzar Nagusia Berbaro Elkarteko bazkideok.
Bulegoko lan taldeko kideok 2011an izandako jardunaren eta 2012ra begira ditugun erronka eta aldaketen berri emango dugu.
Gure bazkideekin batu, urtean zehar egiten dugunaren berri eman eta elkartzeko aukera paregabea da Batzar Nagusia. Batzarrak ordu bat inguru iraungo eta amaitutakoan pintxo batzuen inguruan hitz egiten jarraitzeko aukera izango dugu.